Irudia
Hautatu betegarri-irudi modura erabiliko den irudia edo gehitu zeure irudi-eredu propioa.
Irudia
Erabilgarri dauden irudiak zerrendatzen ditu. Irudiak inportatzeko aukera ere badago.
Irudi baten izen aldatzeko, hautatu irudia, egin eskuineko klik eta aukeratu . Irudi bat ezabatzeko, hautatu irudia, egin eskuineko klik eta aukeratu .
Gehitu/inportatu
Aurkitu inportatuko den irudia eta egin klik Ireki aukeran. Irudia irudi erabilgarrien zerrendaren amaieran gehituko da.
Inportatutako irudiak erabiltzaile-profilean gordetzen dira eta beste dokumentu batzuetan ere erabili daitezke.
Aukerak
Estiloa
-
Lauzetan: Bete area irudia lauzetan kokatuta.
-
Tiratuta: Tiratu irudia objektuaren area osoa bete dezan.
-
Kokagune eta tamaina pertsonalizatuak: Ezarri kokagune eta tamaina pertsonalizatua irudiarentzat.
Tamaina
Lauzen tamaina eta tamaina pertsonalizatua
-
Zabalera: Ezarri lauzaren edo tamaina personalizatuaren zabalera.
-
Altuera: Ezarri lauzaren edo tamaina pertsonalizatuaren altuera.
-
As percentage of the parent: Mark to turn the height and width settings relative to the size of the area being filled.
Kokagunea
Hautatu irudiak objektu-arean izango duen ainguratze-kokagunea.
Lauzen kokagunea
-
X desplazamendua: Ezarri irudiak ainguratze-kokagunearekiko izango duen desplazamendu horizontalaren balioa.
-
Y desplazamendua: Ezarri irudiak ainguratze-kokagunearekiko izango duen desplazamendu bertikalaren balioa.
Lauzen desplazamendua
Hautatu lauzen desplazamendua errenkadetan edo zutabetan. Erabili biratze-botoia desplazamenduaren balioa zehazteko.