Organizer
Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.
Izena
Hautatutako estiloaren izena bistaratzen du. Estilo pertsonalizatua sortzen edo aldatzen ari bazara, idatzi estiloaren izena. Aurrez definitutako estilo baten izena ezin da aldatu.
Heredatu hemendik
Hautatu lehendik dagoen estilo bat (edo - Ezer ere ez -) bere definizioak uneko estiloari emateko. Erabili beste fitxak heredatutako estiloa aldatzeko.
Ezin da aukera hau erabili orrialde-estilo batekin edo zerrenda-estilo batekin.
Editatu estiloa
Editatu estilo gurasoaren propietateak.
Kategoria
Uneko estiloaren kategoria bistaratzen du. Estilo berri bat sortzen edo aldatzen ari bazara, hautatu 'Estilo pertsonalizatua' zerrendatik.
Ezin da aurrez definitutako estilo baten kategoria aldatu.
Edukia
Uneko estiloan erabilitako formatu nagusiak deskribatzen ditu.