Irudia
Fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, uneko dokumentuan irudi bat txertatzeko.
Fitxategien elkarrizketa-koadroak, adibidez Irekia, Gorde honela, Txertatu testua eta parekoak, bi modutara erabili daitezke:
Sistema eragilearen leiho-kudeatzaileak fitxategiak aukeratzeko dituen jatorrizko elkarrizketa-koadro gisa.
Collabora Office aplikazioak fitxategiak aukeratzeko eskaintzen dituen elkarrizketa-koadro gisa.
Erabili Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office - Orokorra aukera bata edo bestea erabiltzeko.
Karpetaren hautapena
Aukeratu karpeta hobetsia goitibeherako zerrendan edo idatzi bere bide-izena. Autocomplete funtzioa erabili daiteke idaztea errazteko.
Konektatu zerbitzari batekin Fitxategi-zerbitzuak elkarrizketa-koadroaren bidez.
Hautatu karpeta guraso bat tresnarekin.
Gehitu azpikarpeta bat uneko karpetari aukerarekin.
Fitxategi-izena
Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke
Fitxategi mota
Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran deskribatzen dira.
Estiloa
Hautatu grafikoaren marko-estiloa.
Aingura
Hautatu irudiak uneko gelaxka-kokagunean izango duen aingura mota.
Esteka
Hautatutako grafiko-estiloa esteka gisa txertatzen du.
Aurrebista
Hautatutako grafiko-estiloaren aurrebista bistaratzen du.