Select Source
Erabili nahi duzun eskanerra hautatzen du.
Elkarrizketa-koadroak hautatutako eskanerraren eta eskaneatze-lanaren ezarpenak bistaratzen ditu.
Iturburuak
Sisteman detektatutako eskaner erabilgarrien zerrenda bistaratzen du. Egin klik zerrendako eskaner batean eta sakatu Hautatu eskanerraren konfiguraziorako elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Elkarrizketa-koadroko aukerak instalatutako eskaner-kontrolatzailearen araberakoak izango dira.
Eskaneatze-area
Ezkerra, eskuina, goia, behea
Ezarri eskaneatze-arearen marjinak.
Aurreikusi
Eskaneatutako irudiaren aurrebista bat erakusten du. Aurrebistaren areak zortzi helduleku ditu. Arrastatu heldulekuak eskaneatze-area doitzeko, edo sartu balio bat marjina bakoitzari dagokion biratze-koadroan.
Erabilitako gailua
Hautatu eskanerra sistemak detektatu dituen gailuen zerrendan.
Bereizmena [DPI]
Hautatu eskaneatze-lanaren bereizmena (puntuak hazbeteko). Erabilgarri dauden bereizmenak eskaner-kontrolatzailearen araberakoak izango dira.
Erakutsi aukera aurreratuak
Markatu kontrol-lauki hau eskanerraren konfigurazio-aukera gehiago bistaratzeko. Aukerak koadroan bistaratuko dira eta eskaner-kontrolatzailearen araberakoak dira.
Aukerak
Eskaner-kontrolatzailearen aukera aurreratuen zerrenda bistaratzen du. Egin klik bikoitza aukera batean bere edukiak azpian bistaratzeko. Aukera eta bere balioak eskaner-kontrolatzailearen araberakoak izango dira.
Gailuari buruz
Eskaner-kontrolatzailetik eskuratutako informazioa duen laster-leiho bat bistaratzen du. Gailuaren helbidea, fabrikatzailea, modeloa eta mota erakutsiko ditu.
Sortu aurrebista
Aurrebista-arean dagoen dokumentua eskaneatzen eta bistaratzen du. Erabili Sortu aurrebista komandoa eskaneatuko den dokumentuaren lagin bat ikusteko eta eskaneatze-lanaren propietateak ezartzeko.
Eskaneatu
Irudi bat eskaneatzen du, emaitza dokumentuan txertatzen du eta elkarrizketa-koadroa ixten du.