Zerrenda
Onartu edo baztertu aldaketa bakoitza.
Zerrenda fitxak uneko dokumentuan grabatutako aldaketa guztiak bistaratzen ditu. Zerrenda hori iragazi nahi baduzu, egin klik Iragazkia fitxan, eta, gero, hautatu iragazteko irizpideak.
Hautapen-eremua
Dokumentuan grabatutako aldaketak zerrendatzen ditu. Zerrendako sarrera bat hautatzen duzunean, aldaketa dokumentuan bertan nabarmentzen da. Zerrenda laburtzeko, sakatu zutabe baten goiburukoa. Eutsi sakatuta teklei, zerrendako hainbat sarrera hautatzeko klik egiten duzunean.
Zerrendako sarrera bat editatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin sarreran eta ondoren aukeratu Editatu - Iruzkina.
Aldaketa bat onartu edo baztertu ondoren, zerrendako sarrerak ordenatu egiten dira "Onartuta" edo "Baztertuta" egoeraren arabera.
Ekintza
Dokumentuan egindako aldaketak zerrendatzen ditu.
Egilea
Aldaketa egin duen erabiltzailea zerrendatzen du.
Data
Aldaketa egin zen eguna eta ordua zerrendatzen du.
Iruzkina
Aldaketari erantsitako iruzkinak zerrendatzen ditu.
Ados
Hautatutako aldaketa onartzen du eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.
Baztertu
Hautatutako aldaketa baztertzen du eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.
Onartu dena
Hautatutako aldaketa guztiak onartzen ditu eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.
Baztertu dena
Hautatutako aldaketa guztiak baztertzen ditu eta nabarmentzea kentzen du dokumentutik.
Zerrendako laster-menuan komando osagarriak aurkituko dituzu:
Editatu iruzkina
Editatu hautatutako aldaketaren iruzkina.
Ordenatu
Zutabe-izenburuaren arabera ordenatuko du zerrenda.
Ekintza
Zerrenda ordenatzen du aldaketa motaren arabera.
Egilea
Zerrenda ordenatzen du egilearen arabera.
Data
Zerrenda ordenatzen du egunaren eta orduaren arabera.
Iruzkina
Zerrenda ordenatzen du aldaketei erantsitako iruzkinen arabera.
Dokumentuko kokagunea
Zerrenda beherantz ordenatzen du, aldaketek dokumentuan duten kokagunearen arabera. Ordenatze-metodo lehenetsia da.