Track Changes
Fitxategiko aldaketen segimendua egiteko erabilgarriak diren komandoak zerrendatzen ditu.
Record Changes
Uneko dokumentuan egindako aldaketa bakoitzaren jarraipena egiten du, egilearen eta dataren arabera.
Babestu aldaketak
Erabiltzaile batek aldaketak grabatzeko eginbidea desaktibatu dezan eragozten du, bai eta aldaketak onartzeko edo baztertzeko aukera ere erabiltzaile horrek pasahitza sartzen ez badu.
Kudeatu
Onartu edo baztertu grabatutako aldaketak.
Iruzkina
Sartu iruzkin bat grabatutako aldaketarako.
Konparatu dokumentua
Uneko dokumentua hautatutako dokumentu batekin konparatzen du. Hautatutako dokumentuaren edukia ezabatze gisa markatzen da irekitzen den elkarrizketa-koadroan. Nahi izanez gero, hautatutako fitxategiaren edukia uneko dokumentuan txerta daiteke ezabatutako sarrera egokiak hautatuta, eta ondoren Baztertu eta Txertatu aukeretan klik eginda.
Batu dokumentua
Dokumentu beraren kopietan egindako aldaketak inportatzen ditu jatorrizko dokumentura. Oin-ohar, goiburuko, marko eta eremuetan egindako aldaketei ez ikusi egiten zaie. Aldaketa berberak automatikoki batzen dira.