Testu-formatua (Bilatu)
Testu-formatuaren ezaugarri zehatzak bilatzen ditu, adibidez letra-tipoak, letra-efektuak, eta testu-fluxuaren ezaugarriak.
Atributuen bilaketa-irizpideak Bilatu koadroaren behealdean zerrendatzen dira.
Formatua bilatzen edo ordezten ari zarenean ez da beharrezkoa testu-bilaketa bat zehaztea Aurkitu koadroan.
Ordezpen-formatu bat definitzeko, egin klik Ordeztu koadroan, eta ondoren sakatu Formatua botoia.
Formatuaren bilaketa-irizpideak aldatzeko erabili Testu-formatua (Bilatu) edo Testu-formatua (Ordeztu) botoiak. Elkarrizketa-koadro hauek ondorengo fitxa-orriak dituzte: