Inprimagailuaren ezarpenak
Hautatu uneko dokumenturako inprimagailu lehenetsia eta aldatu inprimatze-aukerak.
Atzerapen txiki bat gerta daiteke Collabora Office OLE objektu txertatuak dituen dokumentu baterako inprimagailu lehenetsia aldatzen duzunean.
Inprimagailua
Hautatutako inprimagailuari aplikatzen zaion informazioa zerrendatzen du.
Zerrenda hutsik badago, inprimagailu lehenetsi bat instalatu behar duzu sistema eragilean. Ikus zure sistema eragilearen argibideak, lineako laguntzan, inprimagailu lehenetsi bat nola instalatu eta konfiguratu jakiteko.
Izena
Sistema eragilean instalatutako inprimagailuak zerrendatzen ditu. Inprimagailu lehenetsia aldatzeko, hautatu zerrendako inprimagailu-izen bat.
Egoera
Hautatutako inprimagailuaren uneko egoera deskribatzen du.
Mota
Hautatu duzun inprimagailu mota bistaratzen du.
Kokalekua
Hautatutako inprimagailuaren ataka bistaratzen du.
Iruzkinak
Inprimagailuaren informazio gehigarria bistaratzen du.
Propietateak
Zure sistema eragileko inprimagailuaren ezarpenak aldatzen ditu uneko dokumenturako.
Ziurtatu Inprimagailu-propietateak koadroan ezarritako Horizontala edo Bertikala diseinu-aukera eta erabilita ezarritako orrialde-formatua bat datozela.
Aukerak
Inprimagailuaren aukerak elkarrizketa-kodroa irekitzen du, inprimagailuaren aukera globalak gainidatzi ahal izateko uneko dokumenturako. Aukera global horiek - Collabora Office - Inprimatu panelean daude ezarrita.
Aukerak botoia Collabora Office Writer eta Calc aplikazioetan soilik dago.