Orokorra
Uneko fitxategiari buruzko oinarrizko informazioa dago.
Fitxategia
Fitxategi-izena bistaratzen du.
Mota
Uneko dokumentuaren fitxategi-izena bistaratzen du.
Kokalekua
Fitxategia gordeta dagoen direktorioaren bide-izena eta izena bistaratzen ditu.
Tamaina
Uneko dokumentuaren tamaina adierazten du bytetan.
Sortze-data
Fitxategia lehenengo aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu.
Aldatze-data
Fitxategia azken aldiz gorde zen uneko data, ordua eta egilea bistaratzen ditu Collabora Office fitxategi-formatuan.
Txantiloia
Fitxategia sortzeko erabili zen txantiloia bistaratzen du.
Digitalki sinatua
Azken aldiz sinatu zen uneko data eta ordua bistaratzen ditu, baita dokumentua sinatu zuen egilearen izena ere.
Sinadura digitalak
Sinadura digitalak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor uneko dokumentuaren sinadura digitalak kudea daitezke.
Azken inprimaketa
Fitxategia azken aldiz inprimatu zen uneko data, ordua eta erabiltzaile-izena bistaratzen ditu.
Inprimatu ondoren, dokumentua gorde egin behar da bere Azken inprimaketa datua gordetzeko. Ez da abisu-mezurik ematen horri buruz, gorde gabeko dokumentu bat ixten bada.
Editatze-denbora guztira
Fitxategia sortu zenetik, hura editatzeko irekita igarotako denbora bistaratzen du. Edizio-denbora fitxategia gordetzen denean eguneratzen da.
Berrikuspen-zenbakia
Fitxategia zenbat aldiz gorde den bistaratzen du.
Aplikatu erabiltzaile-datuak
Erabiltzailearen izen osoa fitxategiarekin gordetzen du. Izena edita dezakezu - Collabora Office - Erabiltzaile-datuak aukeratuz.
Berrezarri propietateak
Edizio-denbora zeron, sortze-data uneko datan eta orduan eta bertsio-zenbakia 1en berrezartzen ditu. Aldaketa eta inprimatze-datak ere ezabatu egiten dira.
Gorde aurrebista dokumentu honekin
Koadro txiki bat gordetzen du PNG formatuan dokumentuaren barruan. Irudi hori fitxategi-kudeatzaileek erabili ditzakete zenbait egoeratan.
Koadro txikien sorrera orokorra desgaitzeko, aukeratu . Egin klik botoian eta bilatu GenerateThumbnail. Propietate horren balioa true (egia) bada, egin klik bikoitza gainean bere balioa false (faltsua) izan dadin.
Irudietarako hobetsitako bereizmena
Markatu koadro hau hobetsitako irudi-bereizmena hautatzeko, puntuko hazbetetan. Irudi bat Writer, Impress edo Draw dokumentu batean txertatzean erabiliko da eta zerrenda-koadroaren balioaren arabera aldatuko zaio tamaina.