Aukerak
Etiketen edo bisita-txartelen aukera osagarriak ezartzen ditu, testu-sinkronizazioa eta inprimatzeko ezarpenak barne.
Orrialde osoa
Etiketen edo bisita-txartelen orrialde osoa sortzen du.
Etiketa bakarra
Etiketa edo bisita-txartel bakar bat inprimatzen du orrialde batean.
Zutabea
Sartu hemen etiketa edo bisita-txartela kokatuko den zutabea.
Errenkada
Sartu hemen etiketa edo bisita-txartela kokatuko den errenkada.
Sinkronizatu edukia
Etiketa edo bisita-txartel bat edita daiteke eta gainerako etiketen edo bisita-txartelen edukia eguneratzen du Sinkronizatu etiketak botoian klik egitean.
Sinkronizatu etiketak
Sinkronizatu etiketak botoia dokumentuan agertzeko ezinbestekoa da, etiketak edo bisita-txartelak sortzerakoan, Aukerak fitxako Sinkronizatu edukia hautatzea.
Goialdean ezkerreko etiketaren edo bisita-txartelaren edukia kopiatzen du orriko gainerako etiketa eta bisita-txarteletan.
Inprimagailua
Unean hautatutako inprimagailuaren izena bistaratzen du.
Instalazioa
Inprimagailu-ezarpenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.