Tresna-barrak
Atal honetan Collabora Office Drawen erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da.
Collabora Office aplikazioko tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen da informazio orokor honetan.
Marra eta betetzea barra
Marra eta betetzea barrak uneko ikuspegian aplika ditzakezun komandoak eta aukerak ditu.
Taula barra
Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.
'Testu-formatua' barra
Testu-formatua barra bistaratzeko, kokatu kurtsorea testu-objektuaren barruan.
Irudia barra
Erabili Irudia barra hautatutako objektu grafikoaren kolorea, kontrastea eta distira ezartzeko.
Edit Points Bar
Editatu puntuak barra agertzen da poligono bat hautatu eta Editatu puntuak aukeran klik egiten denean.
Kurba edo kurba bihurtutako objektu baten puntuak editatzeko aukera emango dizute erabilgarri dituzun funtzioek. Ikono hauek dituzu erabilgarri:
Kolore-barra
Erakutsi edo ezkutatu Kolorea barra. Bistaratzen den kolore-taula aldatzeko, aukeratu Formatua - Area eta egin klik Koloreak fitxan.
Egoera barra
Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.