Datu-basearen taulen tresna-barra
Ireki dokumentua
Collabora Office dokumentu bat irekitzen du.
Gorde dokumentua
Datu-basearen uneko fitxategia gordetzen du.
Kopiatu
Hautapena arbelean kopiatzen du.
Itsatsi
Arbeleko edukiak kurtsorearen kokalekuan txertatzen du eta hautatutako edozein testu edo objektu ordezkatzen du.
Ordenatu gorantz
Xehetasunen ikuspegiko sarrerak gorantz ordenatzen ditu.
Ordenatu beherantz
Xehetasunen ikuspegiko sarrerak beherantz ordenatzen ditu.
Datu-basearen inprimaki berria
Datu-basearen inprimaki berria (lehenetsia) sortzen du. Erabili goitibeherako tresna-barra datu-base objektu berria zuzenean sortzeko.
Taula-diseinu berria
Datu-basearen taula berria diseinatzen du.
Ireki datu-basearen taula
Hautatutako taula irekitzen du erregistroak sartu, editatu edo ezabatu ahal izateko.
Editatu
Hautatutako taula irekitzen du bere egitura aldatu ahal izateko.
Ezabatu
Hautatutako taula ezabatzen du.
Aldatu izena
Hautatutako taularen izena aldatzen du.