Taulen morroia - Sortu taula
Idatzi taularen izena, eta zehaztu morroia amaitutakoan taula aldatzea nahi duzun.
Taularen izena
Taularen izena zehazten du.
Taularen katalogoa
Taularen katalogoa hautatzen du. (Aukera hori erabilgarri egongo da datu-baseak katalogoak onartzen baditu)
Taularen eskema
Hautatu taularen eskema. (Aukera hori erabilgarri egongo da datu-baseak eskemak onartzen baditu)
Aldatu taularen diseinua
Hautatu aukera hori taularen diseinua gorde eta editatzeko.
Txertatu datuak berehala
Hautatu aukera hau taularen diseinua gordetzeko eta taula ireki eta datuak sartzeko.
Sortu inprimaki bat taula honetan oinarrituta
Hautatu hau taula honetan oinarritutako inprimaki bat sortzeko. Inprimakia testu-dokumentu batean sortuko da, inprimakien morroian azken aldian erabilitako ezarpenekin.