Taulen morroia - Ezarri lehen mailako gakoa
Taulan lehen mailako gako gisa erabiliko den eremua zehazten du.
Sortu lehen mailako gakoa
Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa sortzeko. Gehitu lehen mailako gakoa datu-baseko taula guztiei erregistro bakoitza identifikatzeko. Collabora Office aplikazioko datu-baseko sistema batzuek lehen mailako gakoa eduki behar dute ezinbestean taulak editatzeko.
Automatikoki gehitu lehen mailako gakoa
Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa eremu osagarri gisa automatikoki gehitzeko.
Erabili lehendik dagoen eremu bat lehen mailako gako gisa
Hautatu aukera hori balio unibokoak dituen eremu bat lehen mailako gako gisa erabiltzeko.
Eremu-izena
Hautatu eremu-izena.
Balio automatikoa
Hautatu aukera hori erregistro berri bat dagoen bakoitzean balio bat automatikoki sartzeko eta eremuaren balioa handitzeko. Datu-baseak gehikuntza automatikoa onartu behar du Balio automatikoa eginbidea erabiltzeko.
Definitu lehen mailako gakoa eremu anitzen bidez
Hautatu aukera hori lehen mailako gakoa eremu anitzen konbinaziotik sortzeko.
Eremu erabilgarriak
Hautatu eremu bat eta sakatu > lehen mailako gakoen eremuen zerrendari gehitzeko.
Lehen mailako gakoen eremuak
Hautatu eremu bat eta sakatu < lehen mailako gakoen eremuen zerrendatik kentzeko. Lehen mailako gakoa zerrenda honetako eremuen kateatze gisa sortzen da, goitik behera.