Taulen morroia - Ezarri motak eta formatuak
Hautatutako eremuentzako eremu-informazioa zehazten du.
Hautatutako eremuak
Hautatu eremu bat bere informazioa editatzeko.
−
Kendu hautatutako eremua zerrenda-koadrotik.
+
Gehitu datu-eremu berria zerrenda-koadroan.
Eremu-informazioa
Eremu-izena
Hautatutako datu-eremuaren izena bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste izen bat sartu daiteke.
Eremu mota
Hautatu eremu mota bat.
Balio automatikoa
'Bai' ezartzen bada, datu-eremurako balioak datu-basearen motorrak sortuko ditu.
Sarrera behar da
'Bai' ezarri bada, eremuak ezin du hutsik egon.
Luzera
Datu-eremuaren karaktere kopurua zehazten du.
Dezimalak
Datu-eremuaren dezimal kopurua zehazten du. Aukera hori zenbakizko datuak edo datu dezimalak dituzten eremuentzat soilik dago erabilgarri.
Balio lehenetsia
'Bai/Ez' eremu baten balio lehenetsia zehazten du.
Gehikuntza automatikoko instrukzioa
Sartu hemen datu-iturburuari osoko zenbakien datu-eremu bat automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea. Adibidez, ondorengo MySQL instrukzioak AUTO_INCREMENT instrukzioa erabiltzen du "id" eremua handitzeko instrukzioak datu-eremu bat sortzen duen bakoitzean:
CREATE TABLE "taula1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)
Adibide honetan, AUTO_INCREMENT sartu behar da 'Gehikuntza automatikoko instrukzioa' koadroan.