Kontsulten morroia - Ordena
Kontsultako datu-erregistroen ordena zehazten du.
Ordenatu honen arabera
Sortutako kontsulta ordenatzeko erabili den eremua zehazten du.
Gorantz
Egin klik alfabetikoki edo zenbakien arabera gorantz ordenatzeko.
Beherantz
Egin klik alfabetikoki edo zenbakien arabera beherantz ordenatzeko.
Ondoren, honen arabera
Sortutako kontsulta ordenatzeko erabiliko diren eremu gehigarriak zehazten ditu. Aurreko ordenatze-eremuetan balio berdinak daudenean erabiltzen da.