Kontsulten morroia
Kontsulta-morroiaren bidez, datu-baseen kontsultak diseinatu daitezke. Gordetako kontsulta geroago ere erabili daiteke, bai erabiltzaile-interfaze grafikotik bai automatikoki sortzen den SQL lengoaiako komandoa erabiliz.
Kontsulten morroia - Eremu-hautapena
Kontsulta sortzeko erabiliko den taula zehazten du, eta kontsultan zein eremu sartuko diren zehazten du.
Kontsulten morroia - Xehetasuna edo laburpena
Kontsultaren erregistro guztiak bistaratuko diren ala agregazio-funtzioen emaitzak soilik bistaratuko diren zehazten du.
Orri hau erakutsiko da kontsultan agregazio-funtzioak erabiltzea ahalbidetzen dituzten zenbakizko eremuak daudenean soilik.
Kontsulten morroia - Elkartzea
Kontsulta elkartuko den ala ez zehazten du. Datu-iturburuak "Elkartu klausulen arabera" SQL kontsulta onartu behar du morroiaren orri hau aktibo agertu dadin.
Kontsultzen morroia - Elkartze-baldintzak
Kontsultan elkartzeak sortzeko baldintzak zehazten ditu. Datu-iturburuak "Elkartu klausulen arabera" SQL instrukzioa onartu behar du morroiaren orri hau aktibo egon dadin.
Kontsulten morroia - Aliasak
Aliasak esleitzen dizkie eremu-izenei. Aliasak aukerakoak dira eta eremu-izenen ordez bistaratzen dira. Erabiltzailearentzat egokiagoak diren izenak sortzeko erabiltzen dira. Adibidez, aliasak erabilgarriak dira taula desberdinetako eremu desberdinek izen bera dutenean.
Kontsulten morroia - Ikuspegi orokorra
Sartu kontsultaren izena eta zehaztu morroia amaitu ondoren kontsulta bistaratu ala aldatu nahi duzun.
Atzera
Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.