Tresnak
Datu-basearen leihoaren 'Tresnak' menua.
Erlazioak
Erlazio-diseinua ikuspegia irekitzen du eta datu-basearen konexioak erlazioak onartzen dituela egiaztatzen du.
Erabiltzaile-administrazioa
Erabiltzaile-administrazioaren elkarrizketa-koadroa irekitzen du datu-baseak eginbide hori onartzen badu.
Taula-iragazkia
Taula-iragazkien elkarrizketa-koadroa irekitzen du, erakutsi edo ezkutatu nahi diren taulak zehazteko.
Hautatu Iragazi zerrendan iragaziko diren taulak.
Hierarkian goi-goian dagoen taula hautatzen bada, hierarkiako taula guztiak hautatuko dira.
Hierarkian beheko maila batean dagoen taula bat hautatzen bada, taula horren gainean dauden taulak ez dira hautatuko.
SQL
SQL elkarrizketa-koadroa irekitzen du SQL instrukzioak sartu ahal izateko.