Fitxategia
Datu-base baten leihoko 'Fitxategia' menua. Datu-base horrenak diren sarrerak soilik zerrendatuko dira.
Gorde
Uneko datu-basearen fitxategia, kontsulta, inprimakia edo txostena gordetzen du. Datu-basearen fitxategirako, fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadroa erakutsiko da. Beste objektuetarako, Gorde elkarrizketa-koadroa erakutsiko da.
Gorde honela
Uneko datu-basearen fitxategia beste izen batekin gordetzen du. Fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadroan, hautatu bide bat eta fitxategi-izen bat fitxategia gordetzeko.
Esportatu
Uneko txostena edo inprimakia testu-dokumentu batera esportatzen du. Txosten dinamikoak datu-basearen edukien esportazioaren uneko kopia modura esportatuko dira.
Bidali
Azpimenu bat irekitzen du.
Bidali dokumentua posta elektronikoz
Posta elektronikoko aplikazio lehenetsia irekitzen du posta berria bidaltzeko. Uneko datu-basearen fitxategia erantsiko da. Gaia, hartzaileak eta mezuaren gorputza sartu ahal dira.
Txostena mezu elektroniko gisa
Posta elektronikoko aplikazio lehenetsia irekitzen du mezu elektronikoa bidaltzeko. Hautatutako txostena eranskin gisa bidaltzen da. Mezuan gaia, hartzailea eta mezu-gorputza sartu daitezke. Txosten dinamikoa datu-baseko edukiaren kopia gisa esportatzen da esportazio-garaian.
Txostena testu-dokumentura
Hautatutako txostena testu-dokumentu batera esportatzen du. Txosten dinamikoa datu-baseko edukiaren kopia gisa esportatzen da esportazio-garaian.