Editatu
Datu-basearen leihoaren 'Editatu' menua.
Kopiatu
Hautatutako objektua arbelean kopiatzen du.
Itsatsi
Arbeleko elementua txertatzen du. Nahi izanez gero, inprimakiak eta txostenak, azpikarpetak barne, datu-basearen fitxategi batetik bestera eraman daitezke.
Editatu
Hautatutako taula, kontsulta, inprimakia edo txostena editatzeko leihoa irekitzen du.
Ezabatu
Hautatutako taula, kontsulta, inprimakia edo txostena ezabatzen du.
Aldatu izena
Hautatutako objektuari izena aldatzen dio. Datu-basearen arabera, baliteke izen, karaktere eta izen-luzera batzuk baliogabeak izatea.
Ireki
Hautatutako objektua gordetako azken egoeran irekitzen du.
Sortu ikuspegi gisa
Hautatutako kontsulta ikuspegi bihurtzen du. Jatorrizko kontsulta datu-basearen fitxategian gordetzen da, eta datu-basearen zerbitzarian ikuspegi gehigarria sortzen da. Datu-baseei ikuspegia gehitzeko, idazteko baimena eduki behar da.
Datu-base gehienek kontsultak erabiltzen dituzte datu-baseko taulak iragazi edo ordenatzeko eta ordenagailuan erregistroak bistaratzeko. Ikuspegiek kontsulten funtzionaltasun bera eskaintzen dute, baina zerbitzariaren aldean. Datu-basea ikuspegiak eskaintzen dituen zerbitzari batean badago, horiek erabili daitezke erregistroak zerbitzarian iragazteko eta bistaratze-denbora murrizteko.
Inprimakien morroia
Inprimakien morroia abiarazten du hautatutako taula, kontsulta edo ikuspegiarentzat.
Txostenen morroia
Txostenen morroia abiarazten du hautatutako taula, kontsulta edo ikuspegiarentzat.
Datu-basea
Azpimenu bat irekitzen du.
Propietateak
Datu-basearen propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Konexio mota
Konexio motaren morroia irekitzen du.
Propietate aurreratuak
Propietate aurreratuen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.