'Testu-formatua' barra
Testu-formatua barrak, kurtsorea testu-objektu batean, adibidez testu-koadro batean edo marrazki-objektu batean, dagoenean erakusten denak, formatua emateko eta testua lerrokatzeko komandoak ditu.
Font Name
Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.
Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. Collabora Office(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, ondorengo izendun letra-tipoa erabiliko du programak.
Bold
Hautatutako testua lodi bihurtzen du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoa lodi bihurtzen da. Hautapen edo hitz bat oraindik lodi badago, formatua kentzen da.
Italic
Hautatutako testuak letra etzana izango du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoak letra etzana izango du. Hautapenak edo hitzak oraindik letra etzana badu, formatua kentzen da.
Kurtsorean ez badago hitzaren barnean eta ez badago testurik hautatuta, letra-tipoaren estiloa idatzi duzun testuan aplikatuko da.
Letra-kolorea
Egin klik hautatutako karakterei uneko letra-kolorea aplikatzeko. Hemen ere klik egin dezakezu, eta ondoren hautapena arrastatu testu-kolorea aldatzeko. Egin klik ikonoaren alboko gezian Letra-kolorea tresna-barra irekitzeko.
Lerroartea: 1
Uneko paragrafoan lerroarte bakuna ezartzen du. Hori da lehenetsitako ezarpena.
Lerroartea: 1,5
1,5 lerroko lerroartea ezartzen du.
Lerroartea: 2
Bi lerroko lerroartea ezartzen du.
Lerrokatu ezkerrean
Paragrafoa ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatzen du.
Erdian
Paragrafoaren edukia orrialdearen erdian ipintzen du.
Lerrokatu eskuinean
Paragrafoa eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen du.
Justifikatu
Paragrafoa ezkerreko eta eskuineko orrialde-marjinan lerrokatzen du.
Goi-indizea
Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren gainetik altxatzen du.
Azpiindizea
Hautatutako testuaren tamaina txikitzen du eta testua oinarri-lerroaren azpitik jaisten du.
Karakterea
Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.
Paragrafoa
Modifies the format of the current paragraph, such as indents and alignment.

