Erabiltzaileak definitutako funtzioak
Erabiltzaileak definitutako funtzioak aplika daitezke Collabora Office Calc-en:
-
Zure funtzio propioak defini ditzakezu Basic-IDErekin. Metodo horrek programazioari buruzko oinarrizko ezagutza eskatzen du.
-
Funtzioak osagarri gisa programa ditzakezu. Metodo honek programatzen jakitea eskatzen du.
Collabora Office Basic-ekin funtzio bat definitzea
-
Aukeratu .
-
Basic IDE bat agertuko da.
-
'Objektu-katalogoa' leihoan, egin klik bikoitza makroa gorde nahi duzun moduluan.
-
Sartu funtzioaren kodea. Adibide honetan, VOL(a; b; c) funtzioa definitu da, a, b eta c alboko luzerak dituen laukizuzen solido baten bolumena kalkulatzeko:
Function VOL(a, b, c)
VOL = a*b*c
End Function
-
Itxi Basic IDEren leihoa.
Funtzioa automatikoki gordetzen da modulu hautatuan, erabiltzailearentzat erabilgarri egon dadin. Funtzioa Calc-en dokumentu batean aplikatzen bada gero beste ordenagailu batean erabiltzeko, hurrengo atalean deskribatzen den moduan kopiatu daiteke Calc-en dokumentuan.
Funtzio bat dokumentu batera kopiatzea
"Collabora Office Basic erabiliz funtzio bat definitzea" puntuko 2. urratsean, Makroa elkarrizketa-koadroan Editatu aukeran egin duzu klik. Lehenespenez, Hemengo makroa eremuan Nire makroak - Estandarra - 1modulua egoten da hautatuta. Estandarra liburutegia zure erabiltzaile-direktorioan gordeko da.
Erabiltzaileak definitutako funtzioa Calc dokumentu batean kopiatzeko:
-
Aukeratu .
-
Makroa hemendik eremuan hautatu Nire makroak - Estandarra - 1modulua eta egin klik Editatu aukeran.
-
Basic IDEn, hautatu erabiltzaileak definitutako funtzioaren iturburua eta kopiatu arbelean.
-
Itxi Basic IDE.
-
Aukeratu .
-
Hemengo makroa eremuan, hautatu (Calc-eko dokumentuaren izena) - Estandarra - 1modulua. Sakatu Editatu.
-
Itsatsi arbeleko edukia dokumentuaren Basic IDEn.
Erabiltzailea definitutako funtzio bat aplikatzea Collabora Office Calc-en
VOL(a; b; c) funtzioa Basic-IDEan definitu ondoren, Collabora Office Calc aplikazioan integratutako funtzioen modu berean aplikatu daiteke.
-
Ireki Calc dokumentu bat eta sartu a, b eta c funtzio-parametroetarako zenbakiak A1, B1 eta C1 gelaxketan.
-
Jarri kurtsorea beste gelaxka batean eta sartu hau:
=VOL(A1;B1;C1)
-
Funtzioa ebaluatu egingo da, eta emaitza hautatutako gelaxkan ikusiko duzu.