Zenbaki biribilduak erabiltzea
Collabora Office Calc-en zenbaki guztiak bi dezimaletara biribilduta erakusten dira.
Hautatutako gelaxketan ezaugarri hori aldatzeko
-
Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxka guztiak.
-
Hautatu Formatua - Gelaxkak eta joan Zenbakiak fitxa-orrira.
-
Kategoria eremuan, hautatu Zenbakia. Aukerak koadroan, aldatu Dezimal kopurua eta irten elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez.
Leku guztietan aldatzeko
-
Hautatu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Calc.
-
Joan Kalkulatu orrialdera. Aldatu Dezimalak eremuko kopurua eta irten elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez.
Barne-funtzionamendurako erabiltzen diren balio zehatzen ordez zenbaki biribilduak erabiltzeko kalkuluetan
-
Hautatu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Calc.
-
Joan Kalkulatu orrialdera. Markatu Doitasuna orrian ageri den bezala eremua irten elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez.