Orri anizkoitzak aplikatzea
Orri anitz hautatzea
Uneko orriaren fitxa beti dago ikusgai kolore zuriz, beste orrien fitxen aurrean. Beste orrien fitxak kolore grisekoak dira hautatuta ez daudenean. Beste orrien fitxetan klik egiten bada ⌘Ctrl teklei sakatuta eusten zaion bitartean, orri bat baino gehiago hautatu daiteke.
⇧+⌘Ctrl+Page Up edo Page Down erabil dezakezu hainbat orri hautatzeko teklatua erabiliz.
Hautapen bat desegitea
Orri baten hautapena desegiteko, sakatu orri horren fitxa berriro ⌘Ctrl teklari eusten zaion bitartean. Unean ikusgai dagoen orria ezin da hautapenetik kendu.
Orri anitzekin kalkuluak egitea
Orri bateko orri-tarte bati erreferentzia egiteko, tarte horretako lehen eta azken orriak zehatz ditzakezu; esate baterako, =SUM(Sheet1.A1:Sheet3.A1) formularekin, Orria1etik Orria3ra bitarteko A1 gelaxka guztiak batuko dituzu.