Balioak sartzea
Hainbat gelaxkatan datuak eta balioak sartzea sinplifika dezake Calc-ek. Zenbait ezarpen alda ditzakezu, zure hobespenetara egokitzeko.
Balioak eskuz sartzeko gelaxka-barruti batean
Bi eginbide erabil ditzakezu datu-bloke bat eskuz sartzen laguntzeko.
Errenkada berrietarako area-detekzioa
Izenburu-errenkada baten azpiko errenkadan, gelaxka batetik bestera joan zaitezke Tabuladorea tekla sakatuz. Uneko errenkadako azken gelaxkan balioa sartu ondoren, sakatu 'Sartu'. Uneko blokeko lehen gelaxkaren azpian jarriko du kurtsorea Calc-ek.

3. errenkadan, sakatu 'Tabuladorea' tekla B3 gelaxkatik C3, D3, eta E3 gelaxketara joateko. Ondoren, sakatu 'Sartu' B4 gelaxkara joateko.
Area-hautapena
Hautatu zein areatan sartuko diren balioak. Ondoren, hasi balioak sartzen kurtsorea kokatuta dagoen kokagunetik. Sakatu ↹ tekla hurrengo gelaxkara joateko edo ⇧ + ↹ atzerantz joateko. Hautatutako arearen ertzetan, tabulazioaren teklak hautatutako arearen barrura egiten du jauzi. Ez da inoiz hautatutako area utziko.

Hautatu B3 eta E7 arteko barrutia. Orain B3 zure sarreraren zain dago. Sakatu ↹ hautatutako arearen hurrengo gelaxkara joateko.
Balioak automatikoki sartzeko gelaxka-barruti batean
Ikusi Elkarren ondoko gelaxketan oinarritutako datuak automatikoki betetzea.