Korronteak
Sortu zuzeneko datu-korronteak kalkulu-orrietan.
Datu-korronteen transmisioa iturburu anitzetatik sortutako datuen fluxu jarraia da. Collabora Office Calc aplikazioan, datu-korronteak denbor errealean sortuak izango balira bezala prozesatu, biltegiratu, analizatu eta aldatu daitezke.
Datu-korronteak transmititzen diren bizitza errealeko zenbait adibide: denbora errealeko burtsako transakzioak, inbentarioen minutuz minutuko kudeaketa, sare sozialen jarioak, jokalari anitzeko jokoen elkarrekintzak, autoa partekatzeko aplikazioak...
Korrontearen iturburua
URLa
Iturburuko dokumentuaren URLa fitxategi-sistema lokalean edo interneten.
Interpretatu korrontearen datuak honela:
-
balioa1,balioa2,...,balioaN eta bete barrutia:
-
helbidea,balioa:
Hutsik dauden lerroek erabiltzaile-interfazea freskatzea eragiten dute.
Datu berriak iristen direnean
Hiru ezaugarri daude aukera honetan:
-
Eraman lehendik dauden datuak behera: Lehendik dauden datuak beherantz eramaten dira indizean eta hutsik geratzen den tokia iristen diren datuekin betetzen da. Laburrean, indizeen barruti finkoak maneiatzen dira.
-
Mugitu barrutia behera: Iristen diren datuak lehendik dauden datuen amaieran eransten dira eta prozesatu beharreko indize-barrutia desplazatu egiten da.
-
Gainidatzi lehendik dauden datuak: Iristen diren datuek lehendik daudenak gainidazten dituzte.
Gehieneko errenkada kopurua
Mugatu gehieneko errenkada kopurua zehaztutako balio batekin edo utzi definitu gabe. Bigarren kasuan, muga Collabora Office Calc aplikazioaren errenkada kopuruaren muga izango da.