Baldintza - Data
Gelaxkari hautatutako estiloa aplikatzen dio gelaxka-edukiak dataren formatua dutenean eta baldintza goitibeherako zerrendan dauden data-tarteen arteko bat denean.
-
Gaur: gelaxka-edukietako data gaurko eguna bada aplikatzen du gelaxka-estiloa.
-
Atzo: gelaxka-edukietako data atzoko eguna bada aplikatzen du gelaxka-estiloa.
-
Bihar: gelaxka-edukietako data biharko eguna bada aplikatzen du gelaxka-estiloa.
-
Aurreko 7 egunak: gelaxka-edukietako data egutegiko aurreko 7 egunetako bat bada aplikatzen du gelaxka-estiloa.
-
Aste hau, Aurreko astea, Hurrengo astea: gelaxka-edukietako data egutegiko aurreko astean, aste honetan edo hurrengo astean badago aplikatzen du gelaxka-estiloa.
-
Hilabete hau, Aurreko hilabetea, Hurrengo hilabetea: gelaxka-edukietako data egutegiko aurreko hilabetean, hilabete honetan edo hurrengo hilabetean badago aplikatzen du gelaxka-estiloa.
-
Urte hau, Aurreko urtea, Hurrengo urtea: gelaxka-edukietako data egutegiko aurreko urtean, urte honetan edo hurrengo urtean badago aplikatzen du gelaxka-estiloa.