Baldintzapeko formatua
Use Conditional Formatting to define range-based conditions that determine which cell style will be applied to each cell in a given range based on its contents.
The cell style corresponding to the first condition that evaluates to true is applied. Cell styles applied through Conditional Formatting override cell styles applied manually using the Formatting Bar or the Styles sidebar.
Gelaxka-balioak edo formulen emaitza kontsultatzen dituzten baldintza anitz sartu daitezke. Baldintzak lehenengotik azkenera ebaluatzen dira. 1. baldintza egia bada uneko gelaxka-edukietan oinarrituta, hari dagokion gelaxka-estiloa aplikatuko da. Bestela, 2. baldintza ebaluatuko da hari dagokion estiloa aplikatuko den ala ez zehazteko. Baldintzetako batek ere ez badu gelaxka-edukiekin bat egiten, ez zaio aldaketarik egingo gelaxka-formatuari.
Baldintzapeko formatuek ez dituzte gelaxka-estiloak eta zuzenean aplikatutako formatua gainidazten. Gelaxka-propietate gisa gordetzen dira eta gelaxkek baldintzarik betetzen ez dutenean edo baldintzapeko formatu guztiak kentzen direnean aplikatzen dira.
Baldintzapeko formatua aplikatzeko, Kalkulatu automatikoki aukerak gaituta egon behar du. Aukeratu Datuak- Kalkulatu - Kalkulatu automatikoki (Kalkulatu automatikoki gaituta badago, hautamarka bat ikusiko duzu komandoaren ondoan).
Gelaxka-barrutia
Barrutia
Baldintzapeko formatuak eragiten duen gelaxka-barrutia definitzen du. Egin klik Txikiagotu botoian elkarrizketa-koadroa ikonotzeko. Egin klik berriro botoian elkarrizketa-koadrora berriro itzultzeko, behin barrutia hautatu ondoren.
Baldintza-zerrenda
Gelaxka-barrutirako definitutako baldintzen zerrenda, ebaluazio-ordenan. Nahi adina baldintza definitu daitezke.
Gora
Handitu hautatutako baldintzaren lehentasuna.
Behera
Txikitu hautatutako baldintzaren lehentasuna.
Gehitu
Baldintza gehitzen dio baldintzen zerrendari.
Ezabatu
Baldintza baldintzen zerrendatik ezabatzen du.
Baldintzen zerrendako sarrerak
Zehaztu baldintzapeko formatua goitibeherako koadroan zerrendatutako sarreretako baten mendekoa den ala ez.
Aplikatu estiloa
Hautatu baldintza egiaztatzen denena aplikatuko den gelaxka-estiloa. Hautatu Estilo berria aukera 'Gelaxka-estiloa' koadroa irekitzeko eta estilo-propietateak definitzeko.