Define Names
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, hautatutako arearentzako edo formula-adierazpen baterako izena zehazteko.
Definitu izena eremuetan barrutiak definitzeko edo erreferentzia idazteko, erabili sagua.
The on the Formula bar contains a list of defined names for the ranges or formula expressions and their scope between parenthesis. Click a name from this box to highlight the corresponding reference on the spreadsheet. Names given formulas or parts of a formula are not listed here.
Izena
Erreferentzia edo formula-adierazpena definitu nahi diozun barrutiaren izena sartu. Kalkulu-orrian definitutako barruti-izen guztiak agertuko dira goiko testu-eremuan. Zerrendako izen batean klik egiten baduzu, izenari dagokion dokumentuko erreferentziari marko urdina jarriko zaio.Hainbat gelaxka-barruti badaude barruti-izen beraren barruan, kolore desberdinetako markoekin bistaratuko dira.
Barruti- edo formula-adierazpena
Hautatutako barruti-izenaren erreferentzia balio absolutu gisa erakutsiko da hemen.
Barruti-erreferentzia berria txertatzeko, eremu honetan jarri behar duzu kurtsorea, eta nahi duzun barrutia hautatu saguarekin, zure kalkulu-orriko edozein orritan. Izendun formula berria txertatzeko, idatzi formula-adierazpena.
Esparrua
Hautatu izendun barrutiaren edo izendun formularen esparrua. 'Dokumentua (Globala)' balioak esan nahi du dokumentu osoan dela baliozkoa. Hautatutako beste edozein orri-izenak orri horretara mugatuko du izendun barruti edo formularen adierazpena.
Barruti-aukerak
Erreferentziaren Barruti mota(aukerakoa) zehaztu dezakezu hemen.
Erreferentziaren area motari dagozkion aukera osagarriak definitzen ditu.
Inprimatze-tartea
Area inprimatze-tarte gisa definitzen du.
Iragazkia
Iragazki aurreratu batean erabiltzeko hautatutako barrutia definitzen du.
Errepikatu zutabea
Barrutia errepikatzen den zutabe gisa definitzen du.
Errepikatu errenkada
Barrutia errepikatzen den errenkada gisa definitzen du.
Gehitu
Sakatu Gehitu botoia definitutako izen berria gehitzeko.