Osagarri-funtzioak, analisi-funtzioen zerrendaren bigarren zatia
Osagarri-funtzioak UNO com.sun.star.sheet.addin.Analysis zerbitzuaren bidez eskuratzen dira..
IMCOS
Zenbaki konplexu baten kosinua ematen du.
IMCOSH
Zenbaki konplexu baten kosinu hiperbolikoa ematen du.
IMCOT
Zenbaki konplexu baten kotangentea ematen du.
IMCSC
Zenbaki konplexu baten kosekantea ematen du.
IMCSCH
Zenbaki konplexu baten kosekante hiperbolikoa ematen du.
IMSEC
Zenbaki konplexu baten sekantea ematen du.
IMSECH
Zenbaki konplexu baten sekante hiperbolikoa ematen du.
IMSIN
Zenbaki konplexu baten sinua ematen du.
IMSINH
Zenbaki konplexu baten sinu hiperbolikoa ematen du.
IMTAN
Zenbaki konplexu baten tangentea ematen du.
CONVERT
Balio bat neurketa-unitate batetik beste neurketa-unitate batean duen baliora bihurtzen du.
COMPLEX
Koefiziente erreal batetik eta koefiziente irudikari batetik abiatuta sortutako zenbaki konplexu bat izango da emaitza.
COMPLEX(ZatiErreala; ZatiIrudikaria [; Atzizkia])
ZatiErreala: zenbaki konplexuaren koefiziente erreala.
ZatiIrudikaria: zenbaki konplexuaren koefiziente irudikaria.
Atzizkia: aukera zerrenda bat, "i" edo "j".
=COMPLEX(3;4;"j"): 3+4j ematen du.
FACTDOUBLE
Zenbaki baten faktorial bikoitza ematen du.
FACTDOUBLE(zenbakia)
zenbakia ematen du !!, zenbakia parametroaren faktorial bikoitza; zenbakia osoko zenbaki bat da hor, zeroren berdina edo handiagoa.
Zenbaki bikoitiekin, FACTDOUBLE(n) funtzioak ematen du:
2*4*6*8* ... *n
Zenbaki bakoitiekin, FACTDOUBLE(n) funtzioak hau ematen du:
1*3*5*7* ... *n
FACTDOUBLE(0) funtzioak 1 ematen du definizioz.
=FACTDOUBLE(5): 15 ematen du.
=FACTDOUBLE(6): 48 ematen du.
=FACTDOUBLE(0): 1 ematen du.
IMABS
Zenbaki konplexu baten balio absolutua izango da emaitza.
IMABS("ZenbakiKonplexua")
ZenbakiKonplexua "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.
=IMABS("5+12j"): 13 ematen du.
IMAGINARY
Zenbaki konplexu baten koefiziente irudikaria izango da emaitza.
IMAGINARY("ZenbakiKonplexua")
=IMAGINARY("4+3j"): 3 ematen du.
IMARGUMENT
Zenbaki konplexu baten argumentua (phi angelua) izango da emaitza.
IMARGUMENT("ZenbakiKonplexua")
=IMARGUMENT("3+4j"): 0,927295 ematen du.
IMCONJUGATE
Zenbaki konplexu baten osagarri konplexu konjugatua izango da emaitza.
IMCONJUGATE("ZenbakiKonplexua")
=IMCONJUGATE("1+j"): 1-j ematen du.
IMDIV
Bi zenbaki konplexuren zatiketa izango da emaitza.
IMDIV("Zenbakitzailea"; "Izendatzailea")
Zenbakitzailea, Izendatzailea "x+yi" edo "x+yj" gisa sartzen diren zenbaki konplexuak dira.
=IMDIV("-238+240i";"10+24i"): 5+12i ematen du.
IMEXP
e-ren berretura zenbaki konplexuarekin izango da emaitza. e konstantearen balioa 2,71828182845904 da gutxi gorabehera.
IMEXP("ZenbakiKonplexua")
=IMEXP("1+j"): 1,47+2,29j (biribilduta) ematen du.
IMLN
Emaitza zenbaki konplexu baten logaritmo naturala (e oinarrikoa) izango da. e konstantearen balioa 2,71828182845904 da gutxi gorabehera.
IMLN("ZenbakiKonplexua")
=IMLN("1+j"): 0,35+0,79j (biribilduta) ematen du.
IMLOG10
Emaitza zenbaki konplexu baten logaritmo arrunta (10 oinarrikoa)izango da.
IMLOG10("ZenbakiKonplexua")
=IMLOG10("1+j"): 0,15+0,34j (biribilduta) ematen du.
IMLOG2
Zenbaki konplexu baten logaritmo bitarra izango da emaitza.
IMLOG2("ZenbakiKonplexua")
=IMLOG2("1+j"): 0,50+1,13j (biribilduta) ematen du.
IMPOWER
Emaitza da ZenbakiKonplexua Zenbakia baliora berretuta.
IMPOWER("ZenbakiKonplexua"; Zenbakia)
Zenbakia: berretzailea da.
=IMPOWER("2+3i";2): -5+12i ematen du.
IMPRODUCT
Emaitza zenbaki konplexuen multzo baten biderketa da.
IMPRODUCT(Konplexua 1 [; Konplexua 2 [; … [; Konplexua 255]]])
=IMPRODUCT("3+4j";"5-3j"): 27+11j ematen du.
IMREAL
Zenbaki konplexu baten koefiziente erreala izango da emaitza.
IMREAL("ZenbakiKonplexua")
=IMREAL("1+3j"): 1 ematen du.
IMSQRT
Zenbaki konplexu baten erro karratua izango da emaitza.
IMSQRT("ZenbakiKonplexua")
=IMSQRT("3+4i"): 2+1i ematen du.
IMSUB
Bi zenbaki konplexuren kenketa izango da emaitza.
IMSUB("ZenbakiKonplexua1"; "ZenbakiKonplexua2")
=IMSUB("13+4j";"5+3j"): 8+j ematen du.
IMSUM
Emaitza zenbaki konplexuen multzo baten batuketa da.
IMSUM(Konplexua 1 [; Konplexua 2 [; … [; Konplexua 255]]])
=IMSUM("13+4j";"5+3j"): 18+7j ematen du.
OCT2BIN
Emaitza izango da sartutako zenbaki-kate zortzitarrerako (2 oinarriko) modu bitarreko zenbakia adierazten duen katea.
OCT2BIN(Zenbakia [; Zifrak])
Zenbakia zenbaki zortzitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da, hurrengoek balioa itzuliko dute. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
Zifrak: irteerako zifren kopurua.
=OCT2BIN("3";3) funtzioak "011" itzultzen du.
OCT2DEC
Emaitza izango da sartutako zenbaki-kate zortzitarrerako zenbakia.
OCT2DEC(zenbakia)
Zenbakia zenbaki zortzitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da, hurrengoek balioa itzuliko dute. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
=OCT2DEC("144") funtzioak 100 itzultzen du.
OCT2HEX
Emaitza izango da sartutako zenbaki-kate zortzitarrerako modu hamaseitarreko zenbakia adierazten duen katea.
OCT2HEX(Zenbakia [; Zifrak])
Zenbakia zenbaki zortzitarra adierazten duen kate bat da. Gehienez 10 leku (bit) izango ditu. Bit esanguratsuena ikurrarena da, hurrengoek balioa itzuliko dute. Zenbaki negatiboak biren osagarri gisa sartzen dira.
Zifrak: irteerako zifren kopurua.
=OCT2HEX("144";4) funtzioak "0064" itzultzen du.