Beste instrukzio batzuk
Beste kategorietan sartzen ez diren instrukzioak hemen deskribatzen dira.
Call instrukzioa
Dynamic Link Library (DLL) baten azpierrutina, funtzio edo prozedura bati ematen dio programaren kontrola. Parametroen gako-hitza, mota eta kopurua deitzen ari den errutinaren araberakoa da.
Declare instrukzioa
Collabora Office Basic-en exekutatzea nahi duzun DLL fitxategian azpierrutina bat deklaratu eta definitzen du.
FreeLibrary funtzioa
Declare instrukzioak kargatutako DLLak askatzen ditu. Askatutako DLLa automatikoki birkargatuko da bere funtzioetako bati deitzen bazaio. Ikus baita ere: Declare
Function instrukzioa
Funtzio bat zera da, deitzen zaionean exekutatzen den kode-bloke bat. Sarritan, funtzioei adierazpen deitzen zaie.
Datuak parametro edo argumentu gisa pasatu daitezke funtzio batera. Parametro bat balio gisa edo erreferentzia bidez pasatu daiteke. Erreferentzia bidez eginez gero, funtzioko parametroari aplikatutako aldaketak dei-kodera itzuliko dira.
Funtzio batek, normalean, datuak itzultzen ditu emaitza gisa.
Switch funtzioa
Adierazpenez eta balioz osatutako argumentu-zerrenda ebaluatzen du. Switch funtzioak funtzio horrekin pasatako adierazpenari lotutako balioa itzultzen du.
With instrukzioa
Objektu bat objektu lehenetsi gisa ezartzen du. Beste objektu-izen bat deklaratzen ez bada, propietate eta metodo guztiek objektu lehenetsiari egingo diote erreferentzia End With instrukziora iritsi arte.