Jauziak
Ondorengo instrukzioek jauziak exekutatzen dituzte.
GoSub...Return instrukzioa
Sub edo Function baten barruko etiketa batek adierazitako azpierrutina bati deitzen dio. Etiketaren ondoren dauden instrukzioak hurrengo Return instrukziora arte exekutatzen dira. Ondoren, programak aurrera jarraitzen du GoSub instrukzioaren ondoren datorren instrukzioarekin.
GoTo instrukzioa
Programaren exekuzioarekin jarraitzen du Sub edo Function baten barruan, etiketa batek adierazitako prozedura-lerroan.
On...GoSub instrukzioa; On...GoTo instrukzioa
Programa-kodean zehaztutako lerroetako batera hedatzen da, zenbakizko adierazpenaren balioaren arabera.