Exekuzio-garaiko funtzioak
Atal honek Collabora Office Basic lengoaiaren exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen ditu.
Aldagaiak
Ondorengo instrukzioak eta funtzioak aldagaiekin lan egiteko erabiltzen dira. Funtzio horiekin, esaterako, aldagaiak deklaratu edo definitu, aldagaiak mota batetik bestera bihurtu edo aldagai mota zehaztu dezakezu.
Konparazio-eragileak
Konparazio-eragileek bi adierazpen konparatzen dituzte. Emaitza adierazpen boolear gisa itzultzen da, konparazioa True (egia, -1) edo False (faltsua, 0) den adieraziz.
Data- eta ordu-funtzioak
Hemen deskribatzen diren instrukzio eta funtzioak data eta ordua kalkulatzeko erabiltzen dira.
Eragile matematikoak
Collabora Office Basic-ek hemen azaltzen diren eragile matematikoak onartzen ditu.
Zenbakizko funtzioak
Hemen deskribatzen diren zenbakizko funtzioak kalkuluak egiteko erabiltzen dira. Eragile matematikoak eta boolearrak beste atal batean azaltzen dira. Funtzioek argumentuak pasatu eta emaitza ematen dute. Eragileek, berriz, emaitza emateko zenbakizko bi adierazpen konbinatzen dituzte.
Pantailako sarrera/irteera funtzioak
Atal honetan erabiltzaileen sarreren sarrera eta irteerentzako elkarrizketa-koadroak deitzeko erabiltzen diren exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen dira.
Fitxategien S/I funtzioak
Erabili fitxategien S/I funtzioak erabiltzaileak definitutako (datu) fitxategiak sortzeko eta kudeatzeko.
Erroreak maneiatzeko funtzioak
Erabili hurrengo instrukzioak eta funtzioak Collabora Office Basic aplikazioak exekuzio-garaiko erroreekin zer egin behar duen definitzeko.
Beste komando batzuk
Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.