Collabora Office 24.04 laguntza
Posta konbinazioaren irteera posta-mezu gisa bidaltzen dizkie hartzaile guztiei edo batzuei.
Hautatu hartzailearen posta-helbidea duen datu-baseko eremua.
Kopia honi: elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor CC edo BCC helbide bat edo gehiago zehaztu ditzakezu.
Sartu posta-mezuetarako gai-lerroa.
Hautatu posta-mezuen formatua.
Testu soila eta HTML mezu-formatuak mezuaren gorputzean bidaltzen dira, eta *.odt, *.doc, eta *.pdf formatuak eranskin gisa bidaltzen dira.
Posta elektronikoko mezua elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eranskin gisa bidaliko diren posta-konbinazioko fitxategietarako posta-mezua sartzeko.
Eranskinaren izena erakusten du.
Hautatu posta elektronikoak hartzaile guztiei bidaltzea.
Hemendik koadroko erregistro-zenbakian hasi eta Hona koadroko erregistro-zenbakian amaitzen den erregistro-barrutia hautatzen du.
Sartu posta-konbinazioan sartuko den lehen erregistroaren zenbakia.
Sartu posta-konbinazioan sartuko den azken erregistroaren zenbakia.
Egin klik mezu elektronikoak bidaltzen hasteko.