Collabora Office 24.04 laguntza
Xforms web inprimaki mota berri bat da, World Wide Web Consortium erakundeak garatu duena. Xform eredua Extensible Markup Language (XML) formatuan definituta dago. Ereduak sekzio desberdinak erabiltzen ditu inprimakiak zer egiten duen eta zer itxura duen azaltzeko. Xforms espezifikazioa hemen ikus dezakezu: http://www.w3.org/MarkUp/Forms/.
Collabora Office aplikazioan, XForms dokumentua Writer dokumentu mota berezia da. XForms dokumentu baten diseinu moduak tresna-barra eta panel gehiago ditu.
XForms dokumentua sortu eta gordetakoan, dokumentu hori ireki, inprimakia bete eta aldaketak zerbitzari batera bidal ditzakezu.
Aukeratu Fitxategia - Berria - XML inprimaki-dokumentua.
XForms diseinu-leihoa Writer dokumentu huts batean irekiko da.
Diseinatu inprimakia.
Txertatu kontrola, hautatu eredu lehenetsia propietate-arakatzailean eta sartu lotura-instrukzioa.
Datu-nabigatzailean, gehitu elementu bat instantziari.
Kargatu instantzia berria XML fitxategitik eta gehitu kontrolak funtsezko XML elementu edo atributuei.
Aukeratu Fitxategia - Ireki eta hautatu XForms dokumentua. XForms dokumentuek Writer testu-dokumentuen luzapen bera dute (*.odt).
Ireki XForms dokumentua eta erabili honako tresna-barrak eta leihoak: