Collabora Office 24.04 laguntza
Testua kurba baten luzeran efektu bitxirik erabili gabe ezartzeko tresna sinplea.
Fontwork elkarrizketa-koadro horren xedea da testua kurba batera moldatzea. Marraztu kurba bat, egin klik bikoitza haren gainean eta idatzi testua barruan. Kurba hautatu ondoren, 'Fontwork' komandoa aktibatu daiteke. .
Testuak edozein forma jarraitu dezan egin daiteke. 'Marrazkia' tresna-barran erabilgarri dauden forma pertsonalizatuetako asko beste mota batera bihurtu behar dira Fontwork-ekin erabiliak izan baino lehen. Draw edo Impressen, egin eskuineko klik forman eta hautatu Bihurtu - Kurba/Poligonoa/Ingerada. Ondoren, bihurtutako forma Writerrera kopiatu eta itsatsi daiteke, Fontwork funtzionaltasunarekin erabilia izan dadin. Zirkulu eta obalo zaharrak eta Laukizuzen zaharrak tresna-barretako formak ez dira bihurtu behar. Oinarrizko formetan sartutako Arkua ere forma zaharra da.
Oinarri-lerroaren formatua kentzen du.
Desaktibatu oinarri-lerroa
Hautatutako objektuaren beheko edo goiko ertza testuaren oinarri-lerro gisa erabiltzen du.
Biratu
Hautatutako objektuaren goiko edo beheko ertza testuaren oinarri-lerro gisa erabiltzen du eta karaktere bakoitzaren jatorrizko lerrokatze bertikala gordetzen du.
Zutik
Horizontalean inklinatzen ditu testu-objektuko karaktereak.
Inklinatu horizontalean
Bertikalean inklinatzen ditu testu-objektuko karaktereak.
Inklinatu bertikalean
Testu-fluxuaren norabidea alderantzikatzen du eta testua horizontalean edo bertikalean iraultzen du. Komando hau erabiltzeko, testuan beste oinarri-lerro bat aplikatu behar da.
Orientazioa
Oinarri-lerroaren ezkerreko lerro-amaieran lerrokatzen du testua.
Lerrokatu ezkerrean
Testua oinarri-lerroarekin zentratzen du.
Lerrokatu erdian
Testua oinarri-lerroaren eskuineko amaierarekin lerrokatzen du.
Lerrokatu eskuinean
Testuaren tamaina aldatzen du oinarri-lerroaren luzerarekin bat egiteko.
Testu-tamaina automatikoa
Idatzi zenbat leku utzi nahi duzun testuaren oinarri-lerroaren eta karaktere bakoitzaren oinarriaren artean.
Distantzia
Idatzi zenbat leku utzi nahi duzun testuaren oinarri-lerroaren hasieraren eta testuaren hasieraren artean.
Koska
Testuaren oinarri-lerroa, edo hautatutako objektuaren ertzak, erakusten edo ezkutatzen ditu.
Ingerada
Testuko karaktere bakoitzaren ertzak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Testu-ingerada
Testuan aplikatutako itzal-efektuak kentzen ditu.
Itzalik ez
Hautatutako objektuko testuan itzal bat gehitzen du. Egin klik botoi honetan, eta ondoren sartu itzalaren neurriak X distantzia eta Y distantzia koadroetan.
Gehitu testu-itzala
Hautatutako objektuko testuan itzal okertu bat gehitzen du. Egin klik botoi honetan, eta ondoren sartu itzalaren neurriak X distantzia eta Y distantzia koadroetan.
Inklinatu testu-itzala
Sartu hemen itzalaren ertzaren eta testu-karaktereen arteko distantzia horizontala edo itzalaren inklinazioaren angelua bertikalean.
X distantzia edo itzalaren angelua
Sartu hemen itzalaren ertzaren eta testu-karaktereen arteko distantzia bertikala edo itzalaren tamaina karaktere-tamainaren ehuneko gisa.
Y distantzia edo itzalaren tamaina
Hautatu testu-itzalaren kolorea.