Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatu gradiente bat, aldatu gradiente baten propietateak edo gorde gradiente berri bat.
Erabilgarri dauden gradienteak zerrendatzen ditu. Zure gradienteak ere sortu edo aldatu ditzakezu.
Uneko zerrendan gradiente pertsonalizatua gehitzen du. Zehaztu gradientearen propietateak, eta ondoren sakatu botoi hau
Hautatutako gradientean uneko gradientearen propietateak aplikatzen ditu. Nahi izanez gero, gradientea beste izen batekin gorde daiteke.
Gradiente baten izena aldatzeko, hautatu gradientea, egin eskuineko klik eta aukeratu
. Gradientea ezabatzeko, hautatu hura, eskuineko klik eta aukeratu .Erabili aukerak gradiente bat definitu edo aldatzeko.
Hautatu aplikatu nahi duzun gradientea.
Sartu gradientearen desplazamendu horizontala. %0 balioa gradientearen amaiera-puntuaren uneko kokaleku horizontala da. Amaiera-puntuko kolorea Kolorera koadroan hautatutakoa da.
Sartu gradientearen desplazamendu bertikala. %0 balioa gradientearen amaiera-puntuaren uneko kokaleku bertikala da. Amaiera-puntuko kolorea Kolorera koadroan hautatutakoa da.
Sartu hautatutako gradientearen biraketa-angelua.
Sartu zein neurritan doitu nahi duzun gradientearen amaiera-puntuaren kolorearen area. Amaiera-puntuaren kolorea Kolorera koadroan hautatutakoa da.
Hautatu gradientearen hasierako puntuaren kolorea.
Sartu kolorearen intentsitatea Koloretik koadroan. % 0 balioa beltzari dagokio eta % 100 hautatutako koloreari.
Hautatu gradientearen bukaera-muturraren kolorea.
Sartu kolorearen intentsitatea Kolorera koadroan. % 0 balioa beltzari dagokio eta % 100 hautatutako koloreari.