Collabora Office 24.04 laguntza
Indize-diseinua elkarrizketa-koadroan uneko taularen indizeak definitu eta editatu daitezke.
Erabilgarri dauden indizeen zerrenda bat bistaratzen du. Zerrendako indize bat hautatzen du hura editatzeko. Hautatutako indizearen xehetasunak elkarrizketa-koadroaren eskuineko aldean agertzen dira.
Indize berria sortzen du.
Uneko indizea ezabatzen du.
Uneko indizeari izena aldatzen dio.
Uneko indizea datu-iturburuan gordetzen du.
Uneko indizea berrezartzen du, elkarrizketa-koadroa abiarazi zenean ezarritakoa erabilita.
Uneko indizearen xehetasunak aldatu eta beste indize bat hautatu bezain laster, aldaketa berehala datu-iturburuari pasatuko zaio. Elkarrizketa-koadroa utzi ahal izateko edo beste indize bat hautatu ahal izateko, datu-iturburuak aldaketa onartu behar du. Hala ere, aldaketa desegin egin daiteke Berrezarri uneko indizea ikonoa sakatuta.
Uneko indizeak balio bakarrak onartzen dituen ala ez zehazten du. Bakarra aukera markatzen bada, eremuan datu bikoiztuak sartzea eragotziko da eta datuen osotasuna bermatuko da.
Eremuak areak uneko taularen eremuen zerrenda bat bistaratzen du. Eremu anitz hautatu daitezke. Eremu bat hautapeneik kentzeko, hautatu zerrendaren hasierako sarrera hutsa.
Uneko taularen eremuen zerrenda bat bistaratzen du. Eremu bat baino gehiago hautatu daiteke.
Indizeen ordena zehazten du.
Elkarrizketa-koadroa ixten du.