Collabora Office 24.04 laguntza
Zenbaki bat beherantz biribiltzen du, zehaztutako dezimal kopurua mantentzen duen bitartean.
Funtzio hau TRUNC funtzioaren baliokidea da.
ROUNDDOWN(Zenbakia [; Dezimalak])
Zenbakia: Beherantz biribilduko den zenbakia.
Dezimalak: Aukerako parametroa, mantenduko den dezimal kopurua definitzen duena. Balio lehenetsia 0 (zero) da.
Erabili balio negatiboak Dezimalak parametroan jatorrizko Zenbakia zenbakiaren osoko zatia biribiltzeko. Adibidez, -1 balioak dezimalen bereizlearen lehen osoko zenbakiaren aurretik biribilduko du beherantz, -2 balioak bigarren osoko zenbakiaren aurretik biribilduko du beherantz, eta abar.
Collabora Office aplikazioan Dezimalak parametroa aukerakoa da, baina Microsoft Excel aplikazioan derrigorrezkoa da. ODS fitxategi batek ROUNDDOWN funtzioaren dei bat badu Dezimalak parametrorik gabe eta fitxategia XLS edo XLSX formatura esportatzen bada, falta den argumentua automatikoki gehituko da, zero balioarekin, bateragarritasunari eusteko.
=ROUNDDOWN(21.89) funtzioak 21 itzultzen du. Kontuan izan adibide honek Dezimalak parametroaren balio lehenetsia erabiltzen duela, 0 alegia.
=ROUNDDOWN(103.37,1) funtzioak 103,3 itzultzen du.
=ROUNDDOWN(0.664,2) funtzioak 0,66 itzultzen du.
=ROUNDDOWN(214.2,-1) funtzioak 210 itzultzen du. Ikusi nola Dezimalak parametroaren balioa negatiboa den. Horrek esan nahi du dezimalen bereizlearen aurreko lehen osoko balioa zerorantz biribilduko dela.