Collabora Office 24.04 laguntza
Zenbaki konplexu baten sinua ematen du. Zenbaki konplexu baten sinua honela adierazi daiteke:
IMSIN("ZenbakiKonplexua")
'ZenbakiKonplexua' sinua kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.
Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.
Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.
=IMSIN("4-3i")
-7,61923172032141+6,548120040911i ematen du.
=IMSIN(2)
0,909297426825682 ematen du kate formatuan. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.