Collabora Office 24.04 laguntza
Zenbaki konplexu baten kosekante hiperbolikoa ematen du. Zenbaki konplexu baten kosekante hiperbolikoa honela adierazi daiteke:
IMCSCH("ZenbakiKonplexua")
'ZenbakiKonplexua' kosekante hiperbolikoa kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.
Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.
Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.
=IMCSCH("4-3i")
-0,036275889628626+0,0051744731840194i ematen du.
=IMCSCH(2)
0,275720564771783 ematen du kate formatuan. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.