Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion Unicode karakterea itzultzen du.
ChrW(charcode As Integer) As String
Katea
charcode: Baliozko 16 bit-eko ASCII balioa (0-65535) ordezkatzen duen zenbakizko adierazpena. Argumentu negatibo nominala duten adierazpenak onartzeko, adibidez ChrW(&H8000), atzeranzko bateragarritasun moduan, −32768 eta −1 arteko balioak 32768 eta 65535 arteko barrutiarekin mapatzen dira. Hutsik dauden balioek 5 errore-kodea itzultzen dute. [0 to 65535] barrutitik kanpo dauden balioek 6 errore-kodea itzultzen dute.
Sub ExampleChrW
'Adibide honek alfa eta omega letra grekoak txertatzen ditu kate batean.
MsgBox "Hemendik:" + ChrW(913) + " hona:" + ChrW(937)
' Inprimatutakoan, elkarrizketa-koadroan honela agertzen da: 'Hemendik: A hona: Ω'
MsgBox ChrW(charcode := 116) ' "t" T minuskula
End Sub