Collabora Office 24.04 laguntza
Erabili Val funtzioa zenbaki bat ordezkatzen duen kate bat zenbakizko datu mota bihurtzeko.
Val funtzioari pasatutako katean ez dira kontuan hartzen eskualde-ezarpenak. Horrek esan nahi du komak milakoen bereizletzat hartuko direla eta puntuak dezimalen bereizletzat.
Val (Testua As String)
Double
Testua: Zenbaki bat adierazten duen katea.
Katearen zati batek soilik baditu zenbakiak, katearen lehen karaktere egokiak soilik bihurtuko dira. Katerik ez badu zenbakirik, Val funtzioak 0 itzuliko du.
Sub ExampleVal
MsgBox Val("123.1") + 1 ' 124.1
' Beheko adibidean, 123,1 katea 1231 zenbakitzat hartuko da, "," karakterea milakoen bereizlea baita
MsgBox Val("123,1") + 1 ' 1232
' Zenbaki guztiak hartuko dira kontuan zenbakia ez den karaktere batera iritsi arte
MsgBox Val("123.4A") ' 123.4
' Beheko adibidean, emaitza 0 (zero) izango da, emandako katea ez baita hasten zenbaki batekin
MsgBox Val("A123.123") ' 0
End Sub