Fitxategia
Menu honetan formula-dokumentuekin lan egiteko komando orokorrak daude, hala nola ireki, gorde eta inprimatu.
Collabora Office dokumentu berri bat sortzen du.
Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.
Azkenekoz irekitako fitxategiak zerrendatzen ditu. Zerrendako fitxategi bat irekitzeko, egin klik haren izenean.
Gutun komertzialak eta pertsonalak, faxak, agendak, aurkezpenak eta abar egiteko laguntzen dizu.
Programatik irten gabe uneko dokumentua ixten du.
Uneko dokumentua gordetzen du.
Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.
Aldatutako Collabora Office dokumentu guztiak gordetzen ditu.
Uneko dokumentua azkena gordetako bertsioarekin ordezten du.
Uneko dokumentuaren bertsio anitz gordetzen eta antolatzen ditu fitxategi berean. Aurreko bertsioak ireki, ezabatu eta konpara daitezke.
Uneko dokumentua beste izen edo formatu batekin gordetzen du zehaztutako lekuan.
Uneko dokumentuaren kopia bat bidaltzen du beste aplikazio batzuetara.
Uneko fitxategiaren propietateak bistaratzen ditu, estatistikak barne, adibidez, hitz-kontaketa eta fitxategiaren sortze-data.
Uneko dokumentua, hautapena edo zehaztu dituzun orrialdeak inprimatzen ditu. Uneko dokumentuaren inprimatzeko aukerak ere ezar daitezke. Inprimatzeko aukerak inprimagailuaren eta erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera alda daitezke.
Hautatu uneko dokumentuaren inprimagailu lehenetsia.
Collabora Office programa guztietatik irteten da eta aldaketak gordetzeko eskatzen du. Komando hau ez dago macOS sistemetan.