Collabora Office 21.06 laguntza
Microsoft Office aplikazioen dokumentuak eta beste batzuk inportatzeko eta esportatzeko ezarpenak zehazten ditu.
Kapsulatutako objektuak sekzioak zehazten du nola inportatzen eta esportatzen diren Microsoft Office objektuak edo OLE objektuak.
Ezarpen horiek baliozkoak dira Microsoft zerbitzari bat edo beste OLE zerbitzariren bat existitzen ez denean (adibidez, UNIXen) edo OLE objektuak editatzeko Collabora Office OLE zerbitzaririk prest ez dagoenean.
OLE zerbitzari bat aktibo badago kapsulatutako objekturako, orduan OLE zerbitzaria erabiliko da objektua kudeatzeko.
OLE zerbitzaririk aktibo ez badago MathType objektuetarako, MathType objektu kapsulatuak Collabora Office Math aplikazioko objektu bihur daitezke. Bihurketa hori egiteko, kapsulatutako MathType objektuek ezin dituzte MathType 3.1 zehaztapenak gainditu.
[L] eta [S] kontrol-laukiak Collabora Office aplikazioan kargatzean [L] eta/edo Microsoft formatu batean gordetzean [S] bihurtu daitezkeen OLE objektuen bikoteen sarrerak ditu.
Markatu sarreraren aurrean dagoen [L] zutabeko koadroa Microsoften objektu bat edo beste OLE objektu bat zehaztutako Collabora Office OLE objektu bihurtu behar bada Microsoften dokumentu bat edo beste dokumenturen bat Collabora Office aplikazioan kargatzen denean.
Microsoft OLE objektu bat zehaztutako Collabora Office OLE objektu bihurtzeko Microsoft dokumentua Microsoft fitxategi formatuan gordetzen denean, hautatu sarreraren pareko [S] zutabeko laukia.
Microsoft Office aplikazioak Collabora Office aplikazioaren karaktereen atzeko planoaren antzekoak diren bi karaktere-atributu ditu (nabarmentzea edo itzaldura), Microsoft Office fitxategi-formatuetara esportatzean erabili ahal dituzunak.
Markatu kontrol-lauki hau Microsoft Office aplikazioaren blokeo-fitxategi bat sortzeko, Collabora Office aplikazioaren blokeo-fitxategiaz gain. Blokeo-fitxategiek aplikazioei seinalatzen diete fitxategi edo baliabide bat ez erabiltzeko blokeoa askatu arte.
Collabora Office aplikazioak Microsoft Office suiteak sortutako blokeo-fitxategiak irakurri ditzake.