Collabora Office 21.06 laguntza
Beste formatu batean gordetako dokumentua honako prozedura erabilita ireki dezakezu:
Aukeratu Fitxategia - Ireki.
Hautatu formatu bat Fitxategi mota zerrendan.
Hautatu fitxategi-izena eta sakatu Ireki.
Fitxategien elkarrizketa-koadroek beste fitxategi-formatu bat formatu lehenetsi gisa erakutsi dezaten nahi baduzu, aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Kargatu/gorde - Orokorra eta hautatu formatua Fitxategi-formatu lehenetsia arean.
Ireki morroia, eta horrek eragiketan zehar gidatuko zaitu Microsoft Word, Microsoft Excel edo Microsoft PowerPoint formatuko dokumentu guztiak kopiatu eta OpenDocument fitxategi-formatuko dokumentu bihurtzeko. Iturburuko eta helburuko direktorioa hautatu, dokumentuak eta/edo txantiloiak bihurtu behar diren zehaztu eta beste hainbat ekintza egin ditzakezu.
Aukeratu Collabora Office Writer/Web aplikazioan ireki nahi duzun "HTML dokumentua" fitxategi mota. Hori da HTML dokumentuentzako lehenetsia Collabora Office aplikazioan.
Orain Collabora Office Writer/Web-eko aukera guztiak erabilgarri izango dituzu, adibidez, Erakutsi HTML iturburua.
Aukeratu "HTML dokumentua (Collabora Office Writer)", hura Collabora Office Writerren irekitzeko.
Orain Collabora Office Writerreko aukera guztiak erabilgarri izango dituzu. Collabora Office Writerrek dokumentuak editatzeko eskaintzen dituen aukera batzuk ezin dira HTML formatuan gorde.