Collabora Office 21.06 laguntza
Aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Kargatu/gorde - Orokorra.
Markatu Egin beti babeskopia.
Egin beti babeskopia aukera hautatuta badago, fitxategiaren uneko bertsioa gordetzen duzun bakoitzean, fitxategiaren bertsio zaharra babeskopien direktorioan gordeko da.
Babeskopiaren kokalekua aldatu egin daiteke. Horretarako, aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office - Bide-izenak, eta aldatu Babeskopiak ataleko bide-izena.
Babeskopiak dokumentuaren izen bera izango du, baina luzapena .BAK izango da. Babeskopiaren karpetak fitxategi hori lehendik baldin badu, gainidatzi egingo da abisatu gabe.
Aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Kargatu/gorde - Orokorra.
Markatu Gorde automatikoki berreskuratzeko informazioa eta hautatu denbora-tartea.
Ordenagailua kraskatzen bada, uneko dokumentua leheneratzeko behar den informazioa gordetzen du komando horrek. Halaber, ordenagailua kraskatzen bada, irekitako dokumentu guztientzako automatikoki berreskuratzeko informazioa gordetzen saiatzen da Collabora Office, ahal izanez gero.