Datu-baseak erregistratzea eta ezabatzea

Edozein datu-baseko fitxategitako datuak erregistratu daitezke instalatutako Collabora Office instantzian. Erregistratzeak esan nahi du Collabora Office aplikazioak jakingo duela datuak non dauden, nola dauden antolatuta, nola eskuratu datuak eta beste hainbat gauza. Datu-basea erregistratu ondoren, Ikusi - Datu-iturburua menu-komandoa erabili daiteke datu-erregistroak atzitu eta testu-dokumentuetan eta kalkulu-orrietan erabiltzeko.

Lehendik dagoen datu-basearen fitxategi bat erregistratzeko:

  1. - Collabora Office - Base - Datu-baseak.

  2. Egin klik Berria aukeran eta hautatu datu-basearen fitxategia.

Erregistratutako datu-baseak Collabora Office aplikaziotik kentzeko

  1. - Collabora Office - Base - Datu-baseak.

  2. Hautatu datu-basearen fitxategia eta sakatu Ezabatu.

Emaguzu laguntza!