Collabora Office 21.06 laguntza
Collabora Office Draw aplikazioko marrazkiek geruzak onartzen dituzte.
Egin eskuineko klik geruzen fitxa-arean, beheko aldean.
Aukeratu Txertatu geruza.
Idatzi geruzaren izena Izena koadroan.
Propietateak arean, ezarri geruzaren aukerak.
Egin klik Ados botoian. Geruza berria automatikoki geruza aktibo bihurtuko da.
Geruzaren propietateak aldatzeko, egin klik geruzaren fitxa-izenean eta aukeratu Formatua - Geruza.
Ezin duzu aurredefinitutako Collabora Office Draw geruza baten izena aldatu edo hura ezabatu.