Shell funtzioa

Beste aplikazio bat hasten du eta, beharrezkoa bada, dagokion leiho-estiloa zehazten du.

Sintaxia

Shell (BideIzena As String[, LeihoEstiloa As Integer][, Parametroa As String][, bSink])

Parametroa

BideIzena

Hasi nahi duzun programaren bide-izen eta izen osoa.

LeihoEstiloa

Programa exekutatzen den leihoaren estiloa zehazten duen osoko adierazpena. Hautazkoa da. Hona hemen zein balio egon daitezkeen:

0

Fokua programaren leiho ezkutuan dago.

1

Fokua programaren leihoan dago neurri estandarrean.

2

Fokua programaren leiho minimizatuan dago.

3

Fokua programaren leiho maximizatuan dago.

4

Programaren leihoa neurri estandarrekoa, fokurik gabe.

6

Programaren leiho ikonotua, fokua leiho aktiboan dago.

10

Pantaila osoko bistaratzea.


Parametroa

Pasatu behar den komando-lerroa zehazten duen kate-adierazpena.

bSink

Balio hau true bada, Shell komandoa eta Collabora Office aplikazioko ataza guztiak shell prozesua bukatu zain egongo dira. Balioa false bada, shell zuzenenean itzuliko da. Balio lehenetsia false da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

53 Fitxategia ez da aurkitu

73 Eginbidea inplementatu gabe

Adibidea


Sub ExampleShellForWin
    Shell("c:\windows\calc.exe",2)
End Sub

Emaguzu laguntza!